- Dantza -

AIKO Dantza taldea: Aurkezpen tailerra

Irailak 28, 19:00etan

aiko
Informazioa: www.aikotaldea.com

AIKO musika eta dantza tradizionalaren mundua ezagutarazi, ulertu, ikertu, irakatsi, sustatu, bultzatu, garatu, herrikoitu, gizarteratu eta gureganatzeko sortua den musika eta dantza maisuen talde bat da.

AIKOk dantzatzeko era tradizional eta naturala zabaldu nahi ditu, eta horrekin batera, dantzarako aukera eta gune berriak sortzea; ikasteko bide atsegin, argi eta erraz bat, dugun bizimoduari egokitua… Ongi pasatzea ikasten,dantzatzen ongi pasatzeko.
Ikastaroan izena eman aurretik ezagutu gaitzazu egingo dugun aurkezpen tailerrean:
• saio bakar batean, 19:00etatik-21:00etara
• doan, konpromisorik gabe eta izena eman barik

Dantzan ikasteko beste modu bat. Dantzan egiteko irakasbide erraza eta dibertigarria. Ondo pasatuz ikasteko, dantzan eginez ondo pasatzeko. Erdu dantzan!

“1.01″ Dantzaz Konpainia

Urriak 29, 22:00etan

dantzazWEB

Koreografiak: Christophe García, Hilde Koch, Eric Gauthier
Zuzendaritza artistikoa: Adriana Pous Ojeda
Dantzariak: Aurélien Alberge, Sophie Antoine, Olivier Coeffard, Charline Debons, Alejandra García, Nuria Giménez, Giovanni Insaudo, Garazi Perez, Francisco Sánchez, Andrea Vallescar

Dantzaz konpainiak bere azken sorkuntza-lana eszenaratuko du, 1.01, Christophe García, Hilde Koch eta Eric Gauthier-ek diseinaturiko lau koreografiak osatua. “Ballet 101” dantza klasikoko oinarrizko bost posizioetatik abiatzen da 100 posizio sortzeko, ballet eta koreografo ezagunenei buruzko erreferentzia umorezkoak eginez. “Björk Duets”ek giza harremanen alderdi zaharrak esploratzen ditu Björk kantari islandiarraren kanten bitartez, eta “Songeurs” amets laburra da, heldu beharrekoa lipar batez errealitatetik ihes egin nahi bada. Azkenik, “Torque”, non dantzari gazteak inprobisazioarekin lan egiten jarri nahi izan baitira, sorkuntza-prozesuan gehiago parte har dezaten.