Arriola

arriolaA

Arriola Kultur Aretoa Elkarteak 1989 dihardun kulturgintzan lanean. Elkartean partaidetza borondatezkoa da. Bertakoek Arriolako arlo desberdinetan parte hartzen dute, hots: musika, antzerki, zinema…Egun, hogei partaidek osatzen dute Elkartea.

Arriola Antzokiko kudeaketa ekonomikoa mistoa da: Elorrioko Udala eta Arriola Kultur Aretoko Elkartea. (1992an sinatutako hitzarmenaren arabera).

Antolaketa, koordinazioa eta dinamizatzea da Arriola Kultur Aretoak eskeintzen duen zerbitzu publikoa: Arriola Antzokia, Musikaire (Udako Jaialdiak), Ferixa Nagusikoak eta Gabonak.

Egun, Arriola Antzokiak 300 bazkide baino gehiago ditu, bazkide sailan zehazten diren abantailez gozatzen dituztenak.

500.000 ikusletik gora 15 urte hauetan, 155 ikuskizun, 35 antzezlan, 15 antzerki ikuskizun urtero umeentzat, 80 filme eta 25 musika – kontzertu.

Jaialdiak: Antzerkide, Munduko kontalariak, Break on stage eta Jazz Blues.

Horrez gain: ikastaroak, eztabaida-hitzaldiak, hitzaldiak…dira kultur gune honen eskaintza.